Basconia berritua 25 jokalarirekin martxan jarri da

0

Bittor Llopisen taldeak ilusioz beteriko proiektu batekin ekingo dio Hirugarren Mailako denboraldi berriari

CD Basconia 25 jokalarirekin hasi da gaur entrenatzen, Bilbao Athleticekin eta Gazteen Ohorezko Mailako taldeekin gertatzen denaren zain. Bittor Llopisek aulkitik zuzendutako ilusioz beteriko taldeak txapeldunorde izatea lortu zuen iragan denboraldian, eta Hirugarren Mailari itxaropentsu eta talde berritu batekin ekingo dio. Ander Barck, Peio Huestamendia, David Arredondo eta Ander Fernandez lesionatuta daude. Bestalde, Aritz Conde aurrelariak Bilbao Athleticen entrenamenduak osatu ditu azken jardunaldietan.

Iraia Iturregik eta Bittor Llopisek osatzen duten talde teknikoak Miguel Escalona atezainen entrenatzailearen berritasuna du. Azken hau harrobiko atezainen arduradun nagusia izango da ere.

Goizean agertu diren jokalarien zerrenda ondorengoa da: Lander Gomez, Iker Pagazaurtundua eta Oier Ariznabarreta (atezainak); Unai Santamaria, Adrian Lecuna, David Osipov, Pablo Martinez, Danel Belategi, Ander Fernandez, Eghosa Nomayo, Iker Monreal eta Iker Quintero (atzelariak); Eneko Ellakuria, Beñat Garcia, Peio Huestamendia, Adrian Perez, Ander Barck, Gaizka Alboniga-Menor, David Arredondo eta Selton Sanchez (erdilariak); Txus Vizcay, Marcos Goñi, Elijah Gift, Unai Garces eta Ander Peciña (aurrelariak).