Arku Atlantikoaren hirien sareak Bresteko hitzarmena adostu du bretainiako hirian egindako Urteko Batzar Orokorrean
Donostiako alkate Eneko Goia arku atlantikoaren Atlantic Cities sarearen Urteko Batzar Orokorraren buru izan da. Batzarra uztailaren 16ean eta 17an egin da Frantziako Brest hirian. Bertan, Donostiak A Coruñari pasa dio sarearen lehendakaritza.
Donostiako alkateak batzarraren ongietorria baliatu du azken bi urteetan lortutako mugarriak aipatzeko. Hortaz, honakoa adierazi du: “Azken hiru urteetan sarearen antolakuntza kontsolidatu da, eta gainera zabaldu da, Miarritze, Bilbo edo Braga hirien sarrerarekin. Horiek eta sarea osatzen dugun gainerakoek benetako Atlantiar Korridorea sustatzen jarraitu dugu”.
Era berean, esan du, komunean ditugun hainbat proiektutan aurrerapausoak egin dituztela, eta beste hainbat egiteke gelditzen direla, besteak beste, Santander, La Rochelle edo Chebourg-ekin loturak, Bordela eta Hendaia arteko zatia amaitzea eta Portugal eta Espainaren arteko loturen hobetzea. Alkatearen iesanetan, sortutako lantalde batek jarraituko du horiek guztiak aldarrikatzeko lanean.
Halaber, Goiak Altantiar macro-eskualdea eta bere eboluzioa aldarriktau ditu, eta esan du elkarlana sakontzeko erronka eta aukera berriak identifikatu direla, besteak beste, turismo jasangarria, gastronomia atlantikoa eta aldaketa klimatikoa, eta horiei guztiei buruz hitz egin dutela azken bi egunetan.
Brest-eko adierazpena
Urteko Batzar Orokorra amaitu da Hiri Atlantikoen Brest-eko Adierazpenaren sinadurarekin. Sarearen kideek adierazpena egin dute azken bi egunetan gastronomia atlantikoari, turismo jasangarriari eta ozeanoen babesari buruz eztabaidatu eta esperientziak elkarbanatu ondoren.
Bertan, Atlantic Cities sarea osatzen dute hiriek aitortzen dute, gastronomia atlantikoa bere kulturaren ondare garrantzitsu baten parte dela, eta beraz, konpromisoa adierazi dute erakundeen eta elkarteen arteko elkarlana bultzatzeko gastronomia atlantikoak mediterraneoak duen aitortza maila izan dezan.
Horiek horrela, hiri atlantikoek konpromisoa adierazi du sukaldaritza eta elikadura osasuntsu eta integratzailea sustatzeko, bertako ekoizleak babesteko, eta sukaldaritza-tailer eta jardueren bidez hezkuntza eta sentibilizazioa lantzeko.
Turismo jasangarriari buruz, hiri atlantikoek konpromisoa hartu dute estategiak lantzeko, betiere deskarbonizazioaren erronka globalak eta itsas- eta kostalde-ingurumenaren babesa kontuan hartuta. Horretarako, konpromisoa hartu dute praktika turistiko arduratsuak garatzeko, itsas ekosistemak babesteko eta turismo integratzailea sustatzeko.
Azkenik, adierazpenak hainbat konpromiso jasotzen ditu ozeanoak eta bere baliabideak babesteko. Hiri atlantikoek euren kezka eta borondatea adierazi dute aldaketa klimatikoari aurre egiteko, Nazio Batuen Garapen Jasangarrko Helburuekin bat egin dute, ozeanoen eta baliabide hidrikoeak babesteko Blue Deal bat egitea eskatuko dute, eta ozeanoei buruz Europak lantzen dituen estrategia berrietan parte hartzeko nahia adierazi dute.