Guardiako La Hoya errekaren ibai-lehengoratzea amaitu du URAk

0
  • 77.963,78 €-ko aurrekontuarekin, ibilguaren sekzioa handitu da, ibaiaren gaineko pasabide bat ordezkatu da, eta udazkenean landareztatu egingo da
  • Moredan, saneamendu-kolektoreak bukatuta, araztegi berriaren obrek jarraitzen dute: osotara, 2,3m €-ko inbertsioa medio

Uraren Euskal Agentziak Guardiako La Hoya errekaren ibai-lehengoratzea amaitu du, eta,  Moredan,  saneamendu-kolektoreak jada bukatuta, araztegi berriaren lanak ditu esku artean.

Guardiako La Hoya erreka

Guardiako La Hoya errekaren 300 metro lehengoratu dira, uholdeetatik babestea xede:  ibaiertzeko erabileren segurtasuna areagotzeko. 2023ko ekainaren 19an eta, neurri txikiagoan, irailaren 2an gertatu zirenak, kasu. La Hoya errekaren ur-goraldiek, Guardiako herrigunetik ipar-mendebaldera, eragin esanguratsuenak eragin zituzten eskualdean: hiru upeltegi-instalazio urez blai utzi zituzten (Zintzo, Javier San Pedro eta Casa Primicia), ibilguaren bi ertzetan.

Beraz, handitu egin da upeltegien mugak zeharkatzen dituen La Hoya ibaiaren tartearen hustubide-ahalmena, eta neguan ibaiertzeko landaredia berreskuratuko da 300 metro inguruko tartean. Gainera, Casa Primicia upeltegiaren inguruan, ibaiaren gaineko pasabide bat aldatu da.

Proiektu honek 77.963,78 €-ko inbertsioa behar izan du, eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF 2021-2027) finantzaketa izan du.

Moredako saneamendua Araban

Era berean, Arabako Moredako araztegi berria egiteko lanekin darrai URAk;  bertara herriko  hondakin-urak bideratzekok kolektore-sarea jada bukatu eta gero.

Saneamendu-sare berriak euri-urak eta hondakin-urak bereiziko dituen sare bat osatuko du. Horrela, euri-uren saretik euri-urak baino ez dira isuriko Horcajo errekara, eta hondakin-uren saretik hondakin-urak baino ez araztegi berrira.

Moredako araztegi berriak hondakin-uren tratamendu sekundarioa ahalbidetuko du, bai eta uren egoera onarekin bateragarria den ingurune-urtarrera isurtzea ere. Azpiegitura berrirako sarbidea A-3226 errepidetik jarriko da.

Araztegi berriaren lanen % 35a dago eginda, eta 2400 biztanle baliokide arteko hondakin-urak tratatzeko diseinatuta dago (alegia, inguruko upeltegietako hondakin-urak barne).

Obrak 2024ko abenduan amaituko dira, eta 2,3 milioi euroko inbertsioa bilduko dute osotara, BEZa barne. Proiektu hau Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan gauzatzen da – Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU.