Javier Hurtado sailburuak hiriburuetako udaletako ordezkariekin elkartzeko bilera-sortarekin jarraitu du

0

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtado hiru hiriburuetako udaletako turismo, merkataritza eta kontsumo sektoreetako ordezkariekin bildu da, XIII. legealdiaren hasierako bilera-sortaren barruan. Elkarraldian, Saileko gobernu-talde berria, Turismo eta Merkataritzako sailburuorde Jakes Aguirrezabal, Turismo eta Ostalaritzako zuzendari Clara Navas eta Kontsumobideko zuzendari Tontxu Rodríguez aurkeztu dira.

Udalen aldetik hauek betaratu dira: Xabier Otxandiano, Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia; Ana Rosa López de Uralde, Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saileko eginkizunak eskuordetzeko zinegotzia; Jon Insausti, Kultura eta Euskara zinegotzia, eta Ane Oyarbide, Ekonomia eta Enplegu zinegotzia, biak Donostiako Udalekoak.

Sailburuak aurreko legealdian lortutako helburuak aztertu ditu, baita hasierako ildo estrategikoak eta ekimenak ere. Horien artean daude legealdi honetarako arau-proiektuak, besteak beste Turismoaren Lege berria edo turismo-egonaldien gaineko zerga, baita Euskadiko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren erregelamendu bidezko garapena ere.

Elkarraldi honekin amaitu da bilera-sortaren alderdi instituzionala, Aldundietako ordezkariekin eta EUDELekin bildu ondoren, eta sektorearekin izango diren bilerak jartzen dira abian. Bihar hasiko dira, sindikatuetako arduradun sektorialekin, eta ostalaritzako, hoteletako eta bestelako turismo-ostatuetako elkarteekin, kongresuetako egoitzekin, beste turismo-enpresa batzuekin, merkataritza-elkarteekin eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteekin jarraituko dute.