Udalak irabazi-asmorik gabeko erakundeak diruz lagundu ditu

0

Tokiko Gobernu Batzarraren beste gaiak: haur parkeak, euskara, Giza eskubideak

Tokiko Gobernu Batzarrak hiriko bost haur-parketan segurtasun-zoladurak berritzeko obren proiektua onartu du. Parke horiek leku hauetan daude:

  • Ondarreta pasealekua, 7
  • Harrobieta (Txirrita Bertsolaria, 72)
  • Orio pasealekua, 3
  • Berabera (Zuhaixken pasealekua, 2)
  • San Luis Gonzaga

Proiektuaren xedea da parke horiek gaur egun dituzten segurtasun-zoladurak berritzea eta multzoaren erabilera segururako baldintzak, funtzionaltasuna eta estetika orokorra bermatzea. Proiektuaren aurrekontua 128.516 €-koa da eta 16 asteko epean gauzatzea aurreikusten da.

Dirulaguntzak: Herritarren Partaidetza

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du 44.275 euro ematea 24 auzo-elkarteri mantenimendu-gastuetarako, eta 26.098 € ematea 7 elkarteri herritarren partaidetzarako proiektuetarako dirulaguntzetan.

Dirulaguntzak: Euskara eta Giza Eskubideak

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du hiriko hainbat elkarteri 7.100 € ematea dirulaguntzetan, 2024ko Euskararen Eguneko egitaraua aurrera eramateko. Oinarrietan aurreikusitako 7.500 € horietatik 7.100 € gastatu direnez, gainerako 400 euroak «Auzoetako plan integralak» dirulaguntza lerrora bideratu dira, oinarrietan zehazten den bezala.

Horrela, irabazi asmorik gabeko 10 elkarteri 40.400 euro ematea onartu da, auzoetako plan integralak aurrera eramateko.

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du ere irabazi asmorik gabeko 20 erakundeei guztira 50.240 € ematea, bakearen, giza eskubideen eta aitortu gabeko edo behar bezala ikusarazi gabeko memoria historikoa berreskurapenaren aldeko jarduerak egiteko.