Osasunatik datorren gasteiztar gazteak lehen taldearekin osatuko du denboraldiaurrea David Aznarren aginduetara
Athletic Clubek Osasunan jokatzen zuen Silvia Perez (21 urte) fitxatu du. Gasteizen jaiotako atezainak denboraldiaurre osoa egingo du emakumezkoen lehen taldearekin, Mariasun Quiñones eta Adriana Nanclaresekin batera. Hain zuzen ere, CD Aurrera de Vitoria klubean taldekidea izan zuen azken hau, biek 15 urte zituztenean.
2019an SD Eibar taldean aritu zen, talde armaginak Lehen Mailara igotzea lortu zuen denboraldian. Azkenik, 2020an CA Osasunarekin sinatu zuen eta azken lau denboraldietan Estatuko futbolaren Bigarren Mailan egon da.