Dena prest San Telmo Gauerako (uztailak 20)

0
PRUEBA

Irekiera berezi honekin, datorren larunbatean, uztailak 20, museora gauez etadohainik etortzeko aukera izango da. Elkarrizketa bat: Chillida eta arteak.1950-1970 erakusketarekin batera, zabalik egongo dira klaustroa eta elizaere.

Duela hamar urte izan zen aurrenekoz museoa gauez ezagutzeko aukera. Lehenengohartan, Museoen Nazioarteko Egunaren harira egin zen gaueko irekiera berezia. Lasterhartu zuen San Telmo Gaua izena eta horrela ospatzen jarraitu dugu urtez urte.Aurreko edizioetan bezala, 20:30etik 24:00ra izango da museoa doan eta ezohiko moduan bisitatzeko aukera, gauez, musikarekin girotuta eta taberna zerbitzuarekin.

Aldi baterako erakusketak ezohiko eran bisitatzeko aukera emateko asmoz sortu zenjarduera berezi hau eta hasierako funtsari eutsita, aurten, Elkarrizketa bat: Chillida etaarteak. 1950-1970 bisitatzeko aukera izango da. Eduardo Chillidaren jaiotzaren 100.urteurrenaren harira antolatutako erakusketa honek lehen mailako artista askoren lanakbiltzen ditu.