Lehendakariak gaur amaitu du osasun-sektorearekin egindako bilera-sorta, goizean goiz Euskadiko sektore horretako elkargo ofizialetako ordezkaritza zabal batekin egin duen bilerarekin. Hala, Ajuria Enea Jauregian egin den bileran, non Alberto Martinez Osasun Sailburua ere bertan egon den, eta Euskadiko Medikuen, Farmazialarien, Fisioterapeuten eta Erizainen elkargo ofizialetako arduradunek parte hartu dute.
Lehenengo bilera hauetan landutako pisuzko gaien artean, aipagarriena da Euskal Osasun Sistemari buruzko Herri Itun zabala lortzeko aukera.