- Azkoitia, Donostia, Ermua, Irun eta Legazpi izan dira aurtengo sarituak
- Bikaintasun zigilua, EUDELek eta Europako Kontseiluak emana, Europa mailan gobernu onaren eta berrikuntza demokratikoaren aitorpen handiena da
Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua ELoGE ziurtagirien banaketan izan da gaur Donostian. Bertan, Azkoitia, Donostia, Irun eta Legazpi (Gipuzkoa) eta Ermua (Bizkaia) saritu dituzte.
EUDELek eta Europako Kontseiluak igorritako bikaintasun zigilu honek udalek gobernu onaren eta berrikuntza demokratikoaren arloan egindako lana aitortzen du. Bereizketa hori 72 adierazletan eta gobernu onaren 12 printzipiotan oinarrituta egiaztatzen da: partaidetza demokratikoa; Giza eskubideak; Zuzenbide Estatua; Etika publikoa; Kontuak ematea; Irekitasuna eta gardentasuna; kalitatezko Administrazioa, eraginkorra eta efizientea; Lidergoa, ahalmenak eta gaitasunak; Erreakzionatzeko gaitasuna; Ekonomia eta finantza kudeaketa sendoa; Jasangarritasuna eta epe luzerako ikuspegia; Aldaketara eta berrikuntzara irekitzea.
Tokiko administrazioak aitortzeko sistema honen helburua da tokiko gobernuen baterako ekintza bideratzea udal kudeaketa eraginkor eta efiziente baterantz, gobernantzaren etengabeko hobekuntzaren bila, zerbitzu publikoen kalitatea eta herritarren parte-hartzea hobetzeko.
Europako 300 bat udalerrik dute aintzatespen hori, eta horietatik 14 Euskadikoak dira. Bosgarren edizio honetan saritutako bost udalerriez gain, Erandiok, Errenteriak eta Laudiok etengabeko hobekuntzarekin duten konpromisoa egiaztatzen duen diploma jaso dute.