Unai Simonen ebakuntza bikain joan da

0

Atezain zuri-gorriari ebakuntza egin diote eskuin eskumuturrean gaur arratsaldean

Unai Simon jokalariari ebakuntza egin diote gaur arratsaldean Madrilgo La Luz Ospitalean, eskuin eskumuturreko lesioa sendatzeko.

Kirurgia gorabehera aipagarririk gabe igaro da, eta aurreikusita dago bihar alta ematea.