Zuretzat proiektuak diagnostiko-sistemak eta produktuak garatzen ditu osasun pertsonalizatua lortzeko

0

Partzuergoa osatu duten enpresen ordezkariak, SPRI Taldeko María Aguirre (lehen ilararen erdian) eta Maite Hernándezekin (eskuinetik bosgarrena, bigarren lerroan) batera, Zuretzat proiektuaren emaitzen aurkezpenean.

Garatutako 20 produktu baino gehiago, enpresa sortu berri bat, bost patente eta 8,8 milioi eurotik gorako negozio-zifra ditu Zuretzat proiektuak. “Diagnostikorako plataforma berriak eta plataforma horiekin lotutako produktu berriak ikertzea eta garatzea izan da helburu orokorra: sistema sentsorikoak, irakurtzeko gailuak, eta datuak eta adimen artifiziala kudeatzeko tresnak”, adierazi du Javier Lezama Dibertsifikazioko arduradunak eta proiektuaren buru den P4Q Electronics enpresaren sortzaileetako batek. 

Nabarmendu duenez, “osasunaren pertsonalizazioa funtsezkoa da diagnostikoa eta tratamendua paziente bakoitzera egokitzeko“. Diagnostikoak deszentralizatzen laguntzen du, “horri esker, lehen mailako arretako zentroetan egin ahal izango ditugu, eta, kasu batzuetan, bideragarria izango da gailu horiek etxeko diagnostikoa eskaintzea”, aurreratu du. 

Proiektuaren guztizko aurrekontua 4,7 milioi eurokoa da, eta horietatik 2,35 milioi SPRI Taldearen Hazitek laguntza-programatik datoz. “Proiektuaren tamaina eta proiektua gauzatzeko behar den inbertsioa kontuan hartuta, SPRI Taldearen finantza-laguntza ezinbestekoa izan da ekimen hau gauzatzeko”, aitortu du Javier Lezamak. 

Lezamaren esanetan, proiektua abiapuntu bat izan da, eta, horri esker, “biztanleriaren zahartzeak eragindako arazoa arintzeko ekimenak ikertzen eta lantzen jarraitu ahal izango da, diagnostiko-beharrak ohikoagoak izango baitira, baita patologien aniztasuna ere”. 

Era berean, diagnostikoa egiteko gaitasun handiagoa, hori egiteko azkartasun handiagoa eta datu digitalizatuetarako sarbidea izanik, “patologien tratamendu-fasea hobetzeko gai izango gara”, azpimarratu du. 

Sistema berrien garapena 

Proiektuan zehar sistema sentsoriko berriak garatu dira; bioentseguak gailuetara (‘Lab on a chip’) moldatzeko ikertu da. Horiek potentzial ernalgarria duten antigorputzak, zitokina proinflamatorioak eta espermatozoideak  detektatzen dituzte, baita apositu sentsorizatuak ere, ultzerak prebenitzeko eta birsortzeko, material eta sistema mikrofluidikoak garatuz. 

Horrez gain, sistema sentsoriko bakoitzari lotutako irakurketa-gailuak hobetzea, hodeian datuak biltzea eta datuak plataforma birtualetara bidaltzea (datuak kudeatzeko tresnak, adimen artifiziala eta ‘Lab on cloud’ kontzeptuaren bitartez), eta irudiak adimen artifizialaren bidez kudeatzeko eta interpretatzeko tresnak ere izan ditu ardatz. 

Zuretzat proiektuaren partzuergoa P4Q Electronics empresak gidatu du, eta sektore bioteknologikoan, elektronikoan, produktu biomedikoan, datuen kudeaketan eta produktuen ziurtapenean lan egiten duten hamar enpresek osatu dute: Onena Medicines, microLIQUID, MEPRO, IMG Pharma Biotech, Unikare Bioscience, Herrekor, BBD BIoPhenix (BIOBIDE), Tecnalia Certificación eta Consultores Digital Multimedia (CDM), P4Q Electronics taldekoak. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu.  

Lotutako albisteak



4 uztaila, 2024

I+G

Delicass, elikadura-berrikuntzagatik saritutako landare-pateak


Irakurri gehiago


indarpak precision, diseño, mecanizado, fabricación


28 ekaina, 2024

I+G

‘INDARPAK Precision’, zure mekanizazio kidea


Irakurri gehiago



28 ekaina, 2024

I+G

Repapel proiektuak paper-industriaren zirkulartasuna areagotzen duten konponbideak eskaintzen ditu


Irakurri gehiago



26 ekaina, 2024

I+G

H-ACERO proiektuaren helburua sektore siderurgikoa deskarbonizatzea da, hidrogenoaren bidez, ordezko iturri gisa


Irakurri gehiago



24 ekaina, 2024

I+G

Geolarrea, ia 30 urte geologian eta geoteknian jarduten


Irakurri gehiago

Joan blog-era