Irungo Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren arteko elkarlanerako lankidetza-hitzarmen espezifikoa berritu da

0
  • Lankidetza-hitzarmen espezifiko honen helburua bi kidegoen arteko polizia-lankidetzarako eta -elkarlanerako prozedurak eta moduak arautzea izango da, zerbitzu gaituagoa eskaintzeko

Juanjo Aizpiolea Irungo Udaltzaingoaren buruak eta Luis Claveras Irungo Ertzain-etxeko nagusiak Irungo Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren arteko elkarlanerako lankidetza-hitzarmen espezifikoa berritzea sinatu dute gaur. Ildo horretan, Cristina Laborda Irungo alkateak eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuak bilera egin dute gaur arratsaldean, bi polizia-kidegoek hirian hainbat urtez elkarrekin egindako lanari jarraipena ematen dion sinadura hori berresteko.

Alkateak azpimarratu duenez, “hitzarmen honi esker polizia-baliabideak optimizatuko ditugu, herritarrentzat zerbitzu hobea ekarriko duten erantzun koordinatuak eta eraginkorrak eman ahal izateko. Gure Udaltzaingoa eta Ertzaintza aspaldiko urtetatik ari dira elkarlanean, eta akordio honekin jarraipena emango diogu 2007an sinatutako akordioari, Bizikidetzaren eta Segurtasunaren aldeko Ituneko neurrietako bat betetzeaz gainera”. 

Lankidetza-hitzarmen espezifiko honen helburu nagusia Irungo Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren arteko polizia-lankidetzarako eta -elkarlanerako prozedurak eta moduak arautzea izango da, polizia-zerbitzuen eraginkortasuna hobetzeko helburuarekin, zerbitzu gehiago emanez, eta, modu horretan, herritarren beharrei begira zerbitzu gaituagoa eman ahal izateko.

Bingen Zupiriak, bestalde, honako hau azpimarratu du: “sinadura honekin Ertzaintzak eta Irungo Udaltzaingoak hirian elkarrekin egiten duten lan handia balioesten da. 17 urteren ondoren, lankidetza-lan horrek bere fruituak ematen jarraitzen du, eta zereginen banaketa berri honekin, polizia-jarduketen eraginkortasuna areagotu nahi da, herritarrei ematen zaien zerbitzua indartzen den aldi berean”.

Lankidetza-protokolo honen helburua, era berean, Euskal Poliziako segurtasun-kidegoen arteko herritarrekiko lan koordinatuagoa, eraginkorragoa eta efizienteagoa erakustea ere bada.

Gaur goizean berretsitako dokumentuan, bi kidegoen jarduera-ildoak jasotzen dira, eta horietan zehazten dira, beste hainbat akordioren artean.