Raúl Pérez Iratxeta «Jakitea 2024» sarietan: «Kalitate eta tradizio gastronomikoaren aldeko balioak eta konpromisoak dira»

0
  • Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria, euskal sukaldaritza tradizionala babesteko eta bultzatzeko ekitaldian
  • Igor Arregi, Getariako Kaia Kaipekoa, “Juan Manuel Garmendia” saria; “Jakitea” saria Tolosako Botarri erretegiko José María Estebanentzat

Aduna, Gipuzkoa, 2024 07 22

Raúl Pérez Iratxeta Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria gaur arratsaldean Adunan (Gipuzkoa) izan da, sukaldaritzaren kalitatea eta tradizioa saritzeko 2024ko Jakitea sarien banaketan. “Sari hauek balio handiko proiektuak eta ibilbide profesionalak ez ezik, saritutako pertsona guztien balioak eta kalitatearen eta tradizioaren aldeko konpromisoak ere aitortzen dituzte, eta beharrezkoa da hori azpimarratzea eta aitortzea” adierazi du Iratxetak.

Euskal sukaldaritza tradizionala babesteko eta sustatzeko ia ehun pertsona bildu dituen topaketa Zabala sagardotegian egin da. Jakitea  orain dela hamaika urte sortu zen euskal sukaldaritza tradizionala balioesteko.

Jakitea saria Tolosako Botarri erretegiko José María Estebanek jaso du; bertako ekoizlearen saria Aldudeko (Nafarroa Beherea) Pierre Oteizak jaso du, eta saria Lumagorri elkartearen presidenteak, Koldo Huegunek, eman dio; pintxo tradizionalaren saria Donostiako Ordizia tabernak jaso du, “Txipiroia plantxan” pintxoagatik, eta saria Eneko Goiak, Donostiako alkateak, eman dio; Oiartzungo Gurutze Berrik plater tradizionalaren saria jaso du “Eper entsalada eskabetxean” plateragatik, eta Daniel Solana Basquetourren zuzendariak eman dio; euskararen erabileraren, presentziaren eta sustapenaren saria Donostiako Ikili tabernak jaso du, eta saria Edorta Agirrek eman dio.

Azahara Domínguez Urtizberea foru-diputatuak ibilbide profesionalaren sariak eman dizkie Legazpiko Azpikoetxeko Gregoria Igoari, Oiartzungo Zuberoako Hilario Arbelaitzi eta Karrantzako Casa Garras jatetxeko Natividad Orcasitasi. Kilometro 0ren eta Labelaren aldeko apustuaren saria Ormaiztegiko Kuko Jatetxeak jaso du; eta gastronomiako elkartasunaren saria Etiopia Utopiak, eta saria Bixi Irizar irakasle eta sukaldariak eman dio.  

Naturala eta gertukoa denaren aldeko ahaleginaren saria Albizturko ostatuko Marta Deulofeuk jaso du, eta saria Fecogako presidente Juan Manuel Garmendiak eman dio. Vocento-Diario Vasco Gastronomikako Javier Yurritak jaso du Mikel Corcuera saria, Jose María Azpeitiaren eta Rafael García Santosen eskutik.  Kalitate handiena duen eta produktu onena darabilen jatetxearen Juan Manuel Garmendia saria Getariako Kaia-Kaipeko Igor Arregik jaso du, Arantza Arrizabalagaren eta Xabier Zabaletaren eskutik.