2024ko maiatzaren 28ko bilkuran hartutako erabakia aldatzea. erabaki horren bidez, UNEDi 500.000 euroko dirulaguntza ematea onartu zen

0

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak proposatuta, UNED Urrutiko Unibertsitateari 500.000 euroko zuzeneko dirulaguntza emateko 2024ko maiatzaren 28ko bilkuran hartutako erabakia aldatzeko erabakia, aipatutako erabakiaren testuan antzemandako akats bat zuzentzeko.

UNEDek Euskal Autonomia Erkidegoan, Gasteizko, Bergarako eta Bizkaiko zentroetan garatzen ditu bere jarduerak. Hiru ikastegi horien artean dirulaguntza modu honetan banatuko da:

UNED Vitoria-Gasteiz: 126.889 €

UNED Bergara: 130.754 €

UNED Bizkaia: 242.357 €

Dirulaguntza hau, Euskal Autonomia Erkidegoko 2024ko Aurrekontu Orokorretan UNEDentzat gordetako kopurua da eta matrikulatutako ikasle kopuruaren arabera banatzen da unibertsitate honek Euskadin dituen ikastegi elkartuen artean. 

Horrela, Eusko Jaurlaritzak zentro horiek egiten duten lan akademiko, kultural eta soziala aitortzen du. Euskadin egiten dituzten jarduerak babesten jarraitzeko erabakia mantentzen du, bi erakundeen helburua baita unibertsitate-sistema osoaren kalitaterik onena lortzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta UNEDek 2021eko apirilean sinatu zuten hitzarmenean jasotzen denez, finantzaketa hau honako zereginetarako erabili beharko da: lurraldeko UNED ikastegi elkartuen jarduerei eusteko, etengabeko eguneratze teknologikorako eta beharrezkoak diren azpiegituren hobekuntzarako eta mantentze-lanetarako.