Segurtasuneko sailburu Bingen Zupiria Euskadiko Udaltzainburuen Elkarteako ordezkariekin bildu da gaur. Bileran Segurtasuneko sailburuorde Rodrigo Gartziak eta Segurtasuna Koordinatzeko zuzendari Asier Erkorekak ere parte hartu dute.
Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan egindako batzarrean, EUBE-AJEPLEko lehendakari eta Galdakaoko Udaltzaingoaren buru Estepan Goioagak, Leioako Udaltzaingoaren buru Josu Uribek, Gasteizko Udaltzaingoaren buru Marian Vidaurrek, Oiartzungo Udaltzaingoaren buru Xabier Garagarzak, Oñatiko Udaltzaingoaren buru Idoia Lazpitak, Ordiziako Udaltzaingoaren buru Aitor Escalantek eta Zarauzko Udaltzaingoaren buru Ainhoa Laffagek parte hartu dute.