Eusko Jaurlaritzak 3,9 milioi euro bideratuko ditu eraikinetako telekomunikazio azpiegiturak hobetzera

0
  • Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailak kudeatuko du telebista digitala, irrati-difusioa eta Interneteko banda zabal ultralasterra hobetzeko laguntza programa hau
  • Dirulaguntza hauen onuradunak, egindako jardueren faktura % 100ean finantzatuko dutenak, auzo-komunitateak eta sektore publikoko erakundeak izango dira

Gobernu Kontseiluak herritarrei telebista digitalaren, irratiaren eta Interneteko banda zabal ultralasterraren instalazioak hobetzeko laguntzak emateko programa onartu du.  Honekin batera, erabiltzen ez diren antenak eta kableak eraikinetako fatxadetatik kentzeko laguntza izango da. Diru-laguntza programa honetara 3.904.485,38 milioi euro bideratuko dira eta Europar Batasuneko Next Generation Berreskuratze eta Erresilientzia Planaren bidez finantzatuko dira.

Laguntza programa honen bigarren deialdia da, eta, oraingoan, bi berrikuntza izango ditu. Alde batetik, bizilagunen komunitateez gain, sektore publikoko erakundeentzako dirulaguntzaren hartzaileen artean gehitzen da. Eta, bestalde, diruz lagundu beharreko zenbatekoa egindako jarduketen fakturaren % 100 izango da; aurreko deialdian, diruz lagundu daitekeen kostua % 70ekoa zen. 2000. urtea baino lehen eraikitako eraikinek jaso ahal izango dute dirulaguntza.

Eskaerak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira, eta aurkezteko hurrenkeraren arabera erantzungo dira funtsak agortu arte. Eskaerak aurkezteko epea laster hasiko da.