Eusko Jaurlaritzak 7 milioi euro bideratuko ditu hedabideetara adimen artifizial sortzailearen eragin negatiboa murrizteko

0

Gobernu Kontseiluak zazpi milioi euroko dirulaguntzak onartu ditu. Laguntza horien helburua da eguneroko informazioaren sorreran, lanketan eta argitalpenean adimen artifizial generatiboak duen eragin negatiboa minimizatzea eta desinformazioari aurre egitea.

Eusko Jaurlaritzerentzat adimen artifiziala berrikuntzarako eta garapenerako motorra izan daitekela onartu egin du.  Halere, aldi berean, badaki errealitate horrek arriskua ekar dezakeela herritarren informaziorako eskubidearentzat. Ildo horretan, Jaurlaritzaren ustez, komunikabide profesionalek berebiziko garrantzia dute eskubide hori betetzeko, eta ezinbesteko eragileak dira desinformazioaren aurkako borrokan eta, beraz, balio demokratikoen garapenean. Testuinguru horretan, Gobernu Kontseiluak dirulaguntza hau onartu du, euskal herritarrengandik hurbilen dagoen komunikabideen ekosistema zaintzeko.

Nori zuzenduta daude?

Laguntzak EAEn egoitza duten orotariko hedabideei zuzenduta daude: prentsa idatzia, bertako hedabide digitalak, irrati eta telebista kateak.

Nola banatuko dira laguntzak?

Laguntzen zenbateko osoa bi atal handitan banatuko da, komunikabideen ezaugarrien arabera.

  • lerroa: Euskal Autonomia Erkidegoko orotariko komunikabideentzako laguntzak. Aurreikuspenen arabera, 6 milioi euro bideratuko dira. (Hedabideek CIESen arabera, 25.000 erabiltzaile edo gehiago izan behar dituzte, edo 5.000 entzule euskara hutsean emititzen duten irratietan)
  • lerroa: Tokiko edo eskualdeko edukia duten eguneroko komunikabide generalistentzako laguntzak. Milioi bat euroko aurrekontua aurreikusi da.Lerro hori bi azpiataletan banatuta egongo da:
    • Gutxienez 4.000 erabiltzaile dituzten hedabideentzako laguntzak. (700.000 euro).
    • 000 erabiltzaile baino gutxiago dituzten komunikabideentzako laguntzak. (300.000 euro).

Zer aurkeztu behar dute?

Laguntza horiek jasotzeko interesa duten komunikabideek memoria bat aurkeztu beharko dute, proiektua edo egingo duten jarduera zehaztuz.

  • Aurkezten duten proiektuaren edo jardueraren helburua izango da adimen artifizial sortzaileak hedatzen dituzten edukiak sortzeko, lantzeko eta argitaratzeko duen eragin negatiboa minimizatzea (sorkuntzarako, elaboraziorako eta argitalpenerako gai den diziplina anitzeko giza taldea, etab.).
  • Proiektu horrek desinformazioari aurre egiteko neurriak edo mekanismoak jaso beharko ditu proiektuak edo jarduerak, eta, bereziki, adimen artifizial generatiboko metodoekin sortutako desinformazioa kontrastatzeari eta egiaztatzeari dagokionez.
  • Azkenik, proiektuak edo jarduerak gizartearen alfabetatze mediatikoa sustatzen duten ekimenak eta/ edo tresnak ere jaso beharko ditu, bai eta desinformaziorako zaurgarrienak diren taldeenak ere.

Zer ebaluatuko da?

Ebaluazioa egiterakoan, parametro hauek hartuko dira kontuan (informazio zehatzagoa aginduan):

  • Audientzia potentziala (50 puntu)
  • Sarbidearen unibertsaltasuna (5 puntu)
  • Proiektuaren kalitatea (35 puntu)
  • Aurrekontua (10 puntu)

Eskabidea aurkezteko epea.

Interesa duten komunikabideek hilabeteko epea izango dute eskaera aurkezteko, 2024ko uztailaren 30etik abuztuaren 30era. (Agindua uztailaren 29an argitaratuko da EHAAn).

Nola aurkeztu behar dute eskaera?

Horretarako, www.euskadi.eus helbidera jo behar da.

Informazio gehiago hemen.