Eusko Jaurlaritzak enplegatu publikoen ordainsariak % 2 igotzea onartu du

0
  • Soldata igoera atzeraeraginez aplikatuko da urtarrilaren 1etik aurrera, eta uztaileko nominan ordainduko da

Gobernu Kontseiluak Euskal Administrazio Publikoan lan egiten duten langile guztientzat % 2ko soldata igoera onartu du gaur. Neurri hau atzeraeraginez aplikatuko da urtarrilaren 1etik aurrera, eta uztaileko nominan ordainduko da. Igoera hau Euskal Autonomia Erkidegoko 2024ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorren Legearen 19. artikuluan jasota dago, Administrazio Orokorraren zerbitzura dauden langileen ordainsariak ezartzen dituena.

Soldata igoera honek 89.155.217 milioi euroko kostua izango du, eta autonomia erkidegoko langile publiko guztien nominetan aplikatuko da. Alegia, Administrazio Orokorra, Segurtasuna, Hezkuntza, Justizia eta Osakidetza, bai eta erakunde autonomoetako, zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako eta EAEko sektore publikoko partzuergoetako langileena ere.Igoera 2023ko abenduaren 31ko nominen zenbatekoaren gainean egingo da. 2024ko otsailaren 13ko Gobernu Kontseiluan zenbateko hori % 0,5ean handitzea onartu zen.