Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketa Duala egiteko laguntzak mantenduko ditu

0
  • Datorren ikasturtean 750.000 euro bideratuko dira ikasleek enpresako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak konbinatzeko

Itunpeko ikastetxeetan Lanbide Heziketa Dualeko programak garatzeko diru laguntzen Agindua onartu du gaur Eusko Jaurlaritzak Gobernu Kontseiluan. Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak proposatuta adostutako gai horrek 750.000 euroko diru-partida dakar 2024-2025 ikasturterako.

Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloak, erdi-mailakoak edo goi-mailako heziketa-zikloak eta itun-araubideko espezializazio-ikastaroak ematen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek.

Era berean,  ikas-ekinezko erregimen intentsiboko lanbide heziketa dual eko programa onartuta eta baimenduta eduki beharko dute, lanbide-heziketako ikastetxeak eta enpresa parte-hartzaileak batera egina, 2024-2025 ikasturterako.

Horrela, Eusko Jaurlaritzak prestakuntza dualarekin duen konpromisoari eutsi dio. Hezkuntza sistemako lanbide-heziketan ikas-ekinezko erregimeneko prestakuntza dualeko programak dira, eta enpresako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak uztartzen dituzte. Horrela, pertsonen lanbide-kualifikazio  eta espezializazio hobea sustatzen da, haien ikaskuntza enpresetako esperientziarekin indartzen baita.