Gobernu Kontseiluak Bizkaian kokatutako sei enpresen kanpo larrialdietarako planak onartu ditu

0
  • Babes zibileko plan horien helburua da balizko istripu-hipotesiei erantzun onena ematea, baldin eta horien ondorioak enpresetatik kanpo eragiten badu

Gobernu Kontseiluak gaur onartu ditu Bizkaian egoitza duten enpresa hauen Kanpoko Larrialdi Planak: EXOLUM CORPORATION EL CALERO, S.A. (Santurtzi), REPSOL BUTANO, S.A. (Santurtzi), WEYLCHEM BILBAO, SLU (Zierbena), ESERGUI-AVIA, S.A. (Zierbena), TERMINALES PORTUARIAS, SLU TEPSA (Zierbena) eta DBA BILBAO PORT, S.L. (Zierbena).

Kanpoko larrialdietarako planak babes zibileko plan bereziak dira, eta instalazio horietan gerta daitezkeen istripu-hipotesi jakin batzuen aurrean kanpoko erantzuna artikulatzea dute helburu, horrek enpresari berari eragiten badio.

Plan horiek SEVESO izeneko Europako zuzentarauen barruan daude, eta enpresek barruko larrialdietarako planean aurreikusitako neurriak osatzen dituzte.

Aipatutako planak egiteko prozedurak erreferentziazko araudian ezarritakoa bete du, hau da, jendaurrean jarri ziren eta Euskadiko Babes Zibileko Batzordeak aldeko txostena eman zien 2023ko abenduaren 19ko ohiko bilkuran, eta, era berean, Babes Zibileko Kontseilu Nazionalaren aldeko txostena jaso zuten, 2024ko ekainaren 13an emandako ziurtagiriarekin.