Lehendakaria euskal unibertsitateetako arduradunekin bildu da, duela zenbait aste hasitako bilera-sortaren barruan. Eva Ferreira, Juan Jose Etxeberria eta Bixente Atxa EHUko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko errektoreak izan dira gaur arratsaldean Ajuria Enea Jauregian egin den bileran.