Athleticek badu udako lehen garaipena

0

Ilusioz bete den Lasesarren, talde zuri-gorriak Racing 2-1 garaitu du Williams eta Canalesen golen bitartez

Athleticek denboraldiaurreko lehen garaipena erdietsi du. Oso lagunarteko entretenigarria izan den eta ilusioz gainezka aurkeztu den Lasesarren, lehoiek 2-1 irabazi diote Real Racingi. Iñaki Williamsek eta Canalesek sartu dituzte golak, fitxaketa berriak diren Gorosabelek eta Djalok horiek banatu dituzten bitartean. Zalantzarik gabe, albiste onak.

Padillaren bularrarekin topo egin duen Karrikabururen hasierako abagune baten ondoren, zuri-gorriek hamaika aukera izan dituzte Jokin Ezkietak defendatu duen aten lehen gola egiteko. Iñakik eta Guruzetak gol-aukera argienak izan dituzte lehenak neurketaren giltzarrapoa ireki duen arte. Aurrelariak bikain baliatu du Andoni Gorosabelek jarri dion erdiraketa.

Norgehiagokako jokaldi onena bigarren zatiko lehen minutuan iritsi da, Valverdek lehoikumez beteriko hamaikakoa ezarri duenean. Jauregizarrek Djaló jarri du martxan, eta honek, ikusmin handiarekin, Peio Canalesi baloi gozagarria jarridio Barrikakoa golegile gisa estreinatzeko.

Athletic hirugarren gola egitetik hurbilgao ikusi da, Adu Aresen aukera batekin, baina Racingek harrobiko jokalaria den Yerayren bitartez aldea murriztu du.

Carrascalek ere bigarren zatiko azken minutuetan zelaria irten berri den Gastesiren aurrean saiatu da, baina atezainak erantzun ona eman eta jaurtiketa gelditu du. Lagunartekoko azken aukera Athleticentzat izan da, Hugo Rinconen oinetatik jaurtiketa lehorra irten da, baina atezain kantabriarak aldendu du. Martonek gora bidali du alderatuta geratu den baloia.