Euskaltel-Euskadi taldeak iragarri du zer zortzi txirrindulari eramango dituen La Vuelta 2024ra

0
  • Euskaltelek dei egiten dio Marea Laranjari, taldea animatu dezan euskal etapan

Euskaltel-Euskadik iragarri du zer zortzi txirrindularik parte hartuko duten La Vuelta 2024an. Abuztuaren 17tik irailaren 9ra lehiatuko da, Madrilen hasi eta Lisboan amaituko da, eta euskal lurretan egingo da etapa bat; zehazki, Araban.

Euskaltelek eta Euskadi Fundazioak Gasteizko Artium Museoan antolatutako ekitaldi ofizialean, euskal taldearekin batera izan dira Xabier Iturbe eta Jon Ander de las Fuentes, Euskalteleko (presidentea eta zuzendaria, hurrenez hurren), Cristina Franganillo MASORANGEko Babesletzen managerra eta Aitor Galdós, Fundazioko presidentea eta taldeko manager nagusia. Halaber, erakundeetako ordezkariak ez dira falta izan: Anartz Gorrotxategi, Arabako Aldundiren Lurralde Oreka eta Lurralde Antolamendua diputatua, Ana López de Uralde, Kirolaren, Osasunaren eta Garapenerako Lankidetzaren Sailaren zinegotzi ordezkaria Gasteizko Udaletxean, eta Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Kiroletako zuzendaria. Gainera, Orbearen, Etxeondoren, Kutxabanken eta beste babesle batzuen ordezkariak, txirrindulari ohiak, bazkaideak, eta publikoa oro har ere izan dira.

Info gehiago www.fundacioneuskadi.eus