Emakumezkoen harrobiko lehen taldeak Lezaman denboraldiaurreari ekin dio

0

Jonathan Ledesmak bigarren taldea Segunda Federacion mailan zuzentzen jarraituko du

Aurreko denboraldian Primera Federacion mailatik bigarrenera jaitsi ostean, emakumezkoen bigarren taldeak gogo biziz ekingo dio denboraldi berriari. Jonathan Ledesmak hirugarren urtea beteko du Athletic Clubeko talde honen teknikari gisa. Gaur goizean bertan Estatuko hirugarren mailan arituko, Ipar Multzoan kokatu eta CA Osasuna, Real Sociedad eta SD Eibar taldeen aurkako derbiak jokatuko dituen taldeak dagoeneko udako lan mardula hasi du.

Klubak Marina Artero, Amaia Martinez eta Amaia Iribarren bezalako jokalarien progresioari jarraipena ematea erabaki ondoren, hirurak Liga F-ko taldeetan utzita arituko dira, bigarren taldearen helburua gutxinaka lehen taldera igotzeko jokalariak prestatzen jarraitzea izango da.

Hutsuneen atalean, Lituanian jokatzen ari den 19 urtez azpiko Europako Txapelketatik itzultzeke dauden eta atzo Ingalaterrako selekzioari 1-3 irabazi eta txapelketako finala jokatzeko sailkatu ziren Eunate Astralaga, Daniela Agote eta Oihane San Martin nabarmentzen dira.

Gainera,lehen taldearen denboraldiaurrean parte hartzen ari diren Alejandra Estefania, Claudia Fernandez, Maitane Vilariño eta Silvia Perez jokalariak ere Emakumezkoen B taldeko partaideak izango dira.

Amets Muniozgurenek, Irati Alfarok, Nerea Benitok, Maya Saezek, Ainhize Aranak, Laida Balerdik, Thais Pargarayek, Ainhize Redondok eta Irati Martinek taldearen bizkarrezurra osatuko dute. Iragan denboraldian Bizkerre FT-n utzita aritutako Naroa Flores, Leire Eguia eta Izaro Torrontegui jokalariak taldera itzuliko dira eta Elene Gurtubay erasotzailea, Getxoko Klubetik etorritako fitxaketa, berritasuna izango da.

Bestalde, C-taldetik B-ra honako jokalari hauek egingo dute salto: Ziara Vega, Oihana Aguirregomezkorta, Mara Gandiaga, Daniela Hormaechea, Haizea Aretxabala eta Garazi Alonso. Gainera, Argia Garciak, Nora Linazasorok, Malen Armestok, Ane Baigorrik eta Oihana Aginagak Ledesmaren aginduetara egingo dute udako prestaketa.

Staffari dagokionez, Jonathan Ledesma izango da lehen entrenatzailea, Vanessa Rodríguez bere laguntzailearekin, Iker Gamboa atezainen entrenatzaile ohiarekin eta June Mendizabal prestatzaile fisikoarekin batera. Abuztuaren 10ean izango dute lehen lagunarteko testa, Lezaman, Tercera RFEF mailako Fuensalida taldearen aurka.