Antiguokoko harrobiko taldeetan hezitutako eskuin hegaleko atzelaria Athletic Cluben jokatuko du aurrerantzean
Athletic Clubek eta Real Madridek akordioa erdietsi dute Dani Perez (17 urte) eskuin hegaleko jokalari donostiarra Lezaman joka dezan. Futbolariak bi urte egin ditu talde zurian, eta Bittor Llopisen aginduetara CD Basconiaren diziplinan sartuko da.
Altzako eskuin hegaleko atzelaria Antiguoko KE-ko harrobiko mailetan hezi zen, benjaminetatik hasi eta kadete maila amaitzean Real Madridek fitxatu zuen arte.