Javier Hurtado sailburua: «Turismoaren gaineko zergak eragina izan behar du sektorearen eta udalerrien hobekuntzan»

0

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua elkarrizketatu dute gaur Radio Euskadiko Boulevarden. Turismoaren alorreko lehen seihilekoaren balantzea egin du, eta legegintzaldi berrirako helburu eta erronkei heldu die.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren lehentasunen artean, sailburuak karguaz jabetzean iragarri zuen bezala, Turismo Lege berri bat garatzea dago, 2016koa eguneratuko duena eta «nazioartean aintzatesten gaituzten turismo jasangarriko estrategia eta politiken buruan egoten jarraitzeko» aukera emango diguna, adibidez, gure Turismoaren Kode Etikoagatik, zeinari dagoeneko 800 enpresa baino gehiago atxiki baitzaizkio.

Era berean, sailburuak azaldu du legegintzaldi honetan baldintzak betetzen direla turismo-egonaldiei zerga bat ezartzeko. Zerga horrek «turismoaren gaineko zergak eragina izan behar du sektorearen eta udalerrien hobekuntzan. Izan ere, badakigu Bilbon lo egiten duena Portugalete edo Bermeora joaten dela, Donostian lo egiten duena Getariara edo Zarautzera edo Gasteiztik Arabako Errioxara».

Erabilera turistikorako etxebizitzei dagokienez, sailburuak honako hau aztertu du: «ez ditugu beste autonomia-erkidego batzuen arazoak, Euskadin erabilera turistikorako etxebizitzak etxebizitza guztien % 0,4 baitira, % 1,33ko batez besteko nazionalaren oso azpitik, baina ikuskaritza indartzen eta erregulazioa eguneratzen jarraituko dugu, jasangarritasun eta oreka turistikoa bultzatzen jarraitzeko».

Era berean, azaldu du gai hori administrazio guztiei dagokiela, baita herritarrei ere, guztiok baititugu erabil ditzakegun eta erabili behar ditugun tresnak. Tresna horien artean, iraupen laburreko alokairuen Europako Araudi berria aipatu du, plataformek administrazioekin informazioa partekatzera behartuko dituena. Edo Jabetza Horizontalaren Legeak, 17.12 artikuluan ezartzen duenez, bizilagunek mugatu edo murriztu egin dezakete etxebizitza turistikoen jarduera, botoen 3/5 lortuta, eta Etxebizitza Ministerioak horren eguneratzea iragarri du. Gainera, udalen lana azpimarratu du, haien errealitatea hobekien ezagutzen dutela eta haien eskumenak eta erabakiak erabat errespetatzen dituela.