59. Donostiako Jazzaldiak arrakasta itzela izan du 185.600 entzulerekin eta egundoko maila artistikoekin
Doako kontzertuek 165.000 pertsona erakarri dituzte, eta ordainpekoek 20.604, jaialdiaren historian errekorra izanik. 32 herrialde ezberdinetatik erosi dira sarrerak, 13 kontzertutakoak agortu dira eta eskuragarri zeuden zenbakituriko sarreren %88,8 saldu dira.
Aurtengo musika kalitatea ezin hobea izan da; artista handiak, bertoko eta nazioarteko izarrak, goraka ari diren artistak eta musika estilo ezberdinak.
Jazzaldiak publikoaren erantzuna eskertu eta aintzat hartu nahi du, esparru guztiak betetzeaz gain, beste urte batez, jarrera eredugarriz eta istilurik sortu gabe jokatu baitu. Hiria, Jazzaldian zehar, musikaz blai egon da, jai giroan murgilduta, ospakizunean.
60. Donostiako Jazzaldia 2025eko uztailaren 22tik 27ra izango da.
Datu interesgarri batzuk
- Doako kontzertuek 165.000 pertsona erakarri dituzte, eta ordainpekoek 20.604, jaialdiaren historian errekorra izanik;
- 32 herrialdi ezberdinetatik erosi dira sarrerak,
- 13 kontzertuetakoak agortu dira, eta eskuragarri zeuden zenbakituriko sarreren %88,8 saldu dira.
- Trinitate plazako kontzertuetako 4tik 3tan “sold out” kartela eskegi dugu, Kursaal Auditorioko 6tik 3tan, eta San Telmo Museoko 4tik 3tan, Chillida Lekuko 2tan, Victoria Eugenia Antzokiko 1ean, baita Maria
- Cristina Hotelean egindako ekitaldian ere.
Musika kalitatea ezin hobea
Aurtengo musika kalitatea ezin hobea izan da; artista handiak, bertoko eta nazioarteko izarrak, goraka ari diren artistak, musika estilo ezberdinak… Oroimenean iltzaturik geratuko diren kontzertu eta uneak
bizi izan ditugu:
- John Zorn anitz eta eutsiezinaren 3 saio berealdikoak,
- Donostiako Jazzaldia Saria jaso zuen William Parkerren abangoardia eta sormen askea,
- Sílvia Pérez Cruzen ahots paregabea,
- Lakecia Benjaminen indarra,
- Potter-Mehldau-Patitucci-Blake laukotearen maisutasuna,
- Scofield Holland Duoren jakinduria,
- Gregory Porterren ahots sakon eta liluragarria,
- Larkin Poeren eta North Mississipi Allstarsen hegoaldeko rocka,
- IZAROren adierazkortasuna,
- Marcin Masecki poloniarraren sentsualitate latindarra,
- Júlio Resenderen dotoretasuna…