2024/2025 Plenitude Ligako egutegia Bidasoarentzat

0

Bidasoa Irunek 35. Plenitude Liga Tubos Aranda Villa de Aranda taldearen aurka hasiko du Irundik urrun, Aranda de Dueroko Santiago Manguán pabiloilean, oraindik zehazteko dagoen data batean (irailaren 7/8 edo 14/15), Kirol Kontseilu Gorenaren ebazpena oraindik egiteko baitago.

Gaur eguerdian egutegia zozkatu da Bartzelonan, Álex Mozasen Bidasoa Irun berriaren ibilbidea ezagutzeko. Taldeak Liga etxetik urrun amaituko du Ángel Ximénez Puente Genilen aurkako neurketan. Bestalde, Artalekuko lehen partida, aurreko denboraldian bezala, Barçaren aurka izango da, oraingoan txapelketako bigarren jardunaldian.

Egutegi osoa:

– 1go eta 16. jardunaldia: Tubos Aranda Villa de Aranda vs Bidasoa Irun.

– 2. eta 17. jardunaldia: Bidasoa Irun vs Barça.

– 3. eta 18. jardunaldia: Bada Huesca vs Bidasoa Irun.

– 4. eta 19. jardunaldia: Bidasoa Irun vs REBI Balonmano Cuenca.

– 5. eta 20. jardunaldia: Bidasoa Irun vs ABANCA Ademar León.

– 6. eta 21. jardunaldia: Bathco BM. Torrelavega vs Bidasoa Irun.

– 7. eta 22. jardunaldia: Bidasoa Irun vs Frigoríficos del Morrazo.

– 8. eta 23. jardunaldia: Viveros Herol BM. Nava vs Bidasoa Irun.

– 9. eta 24. jardunaldia: Bidasoa Irun vs BM. Guadalajara.

– 10. eta 25. jardunaldia: Fraikin BM. Granollers vs Bidasoa Irun.

– 11. eta 26. jardunaldia: Bidasoa Irun vs Servigroup Benidorm.

– 12. eta 27. jardunaldia: Helvetia Anaitasuna vs Bidasoa Irun.

– 13. eta 28. jardunaldia: Bidasoa Irun vs Recoletas Atlético Valladolid.

– 14. eta 29. jardunaldia: BM. Logroño La Rioja vs Bidasoa Irun.

– 15. eta 30. jardunaldia: Bidasoa Irun vs Ángel Ximénez Puente Genil.

Partida guzti hauetaz gozatzeko, CD Bidasoak Etorkizunera Begira kanpainarekin jarraitzen du. Alta berriak erritmo onean doaz eta Bidasoa Iruneko partidetara abonatu nahi duen orok online zein aurrez aurre bazkide egiteko aukera izango du.

Interesatuak esteka honetan sartu beharko du (https://p.berrly.com/cdbidasoa/events/14626/map) abonatua izateko aukera hautatzeko. Bestalde, klubak Artalekun duen bulegoan, aurrez aurre abonatu nahi duenarentzat interesatuei arreta emango zaie. Arreta ordutegia 10:00etatik 13:00etara izango da, astelehenetik ostiralera. Familia-abonua hartu nahi duenak bide honetatik edo posta elektronikoz hartu beharko du, ezin izango baita online egin.

Informazio osoa, hemen: https://www.cdbidasoa.eus/eu/2024/07/17/abonatuen-alta-kanpainako-epea-ireki-da/