Realak eta Atletico Madrilek akordioa lortu dute Robin Le Normand futbolaria talde koltxoneroaren jokatzeko. Akordioa hurrengo egunetan formalizatuko da, jokalaria Espainiako selekzioarekin Eurokopako txapeldun izan ondoren hartzen ari den oporretatik itzultzen denean.
Robin 2016an iritsi zen Zubietara eta, Sansen bi denboraldi eman ondoren, hirugarrenean debuta egin zuen eta lehen taldean lekua hartzen joan zen. Bere hazkundea izugarria izan da, 221 partida ofizial jokatuta txuri-urdin bezala eta La Cartujan lortutako Kopa izango du betirako bere palmaresean.