Athletic Club – Getafe CF neurketarako sarreren salmenta

0

Publiko orokorrak talde madrildarraren aurkako partidarako sarrerak erosi ahal izango ditu uztailaren 29tik aurrera

Athletic Clubek eta Getafe CF taldeek San Mamesen jokatuko duten LaLigako 2024/25 denboraldiko lehen jardunaldiko partidarako (abuztuaren 15ean, osteguna, 19:00etan) sarrerak erosi nahi dituzten guztiek, uztailaren 29tik aurrera erosi ahal izango dituzte Athletic Cluben sarreren webgunearen bitartez.

Halaber, publiko orokorrak San Mameseko leihatiletan erosi ahal izango ditu sarrerak abuztuaren 14an, asteazkena, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, eta abuztuaren 15ean, osteguna, 10:30etik 13:00etara eta 17:00etatik aurrera.

Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.

Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.