Brand Finance aholkularitza-enpresaren azken txostenaren arabera, klub zuri-gorria munduko 35º baliotsuena da, 2023an baino bederatzi posizio gorago
Brand Finance Football aholkularitza-enpresak argitara eman du nazioarteko 50 klub baliotsuenen markaren balioa ezartzen duen txostena. Athletic Clubek bederatzi postu egin du gora aurreko rankingarekin alderatuta, eta gaur egun 35. postuan dago mundu mailan.
Talde zuri-gorria da orain, aholkularitza-enpresaren arabera, LaLigako bosgarren talderik baliotsuena, 125 milioi euroko marka balioarekin, Real Madrid, FC Bartzelona, Atletico de Madrid eta Sevilla FC taldeen atzetik. Real Madrid da sailkapen orokorreko liderra, Manchester City, FC Barcelona, Manchester United eta Liverpool FC taldeen aurretik.
LaLigako kluben rankinga munduko Top50ean
- Real Madrid (1)
- FC Barcelona (3)
- Atletico de Madrid (13)
- Sevilla FC (32)
- Athletic Club (35)
- Real Betis (39)
- Valencia CF (48)
- Villarreal CF (50)
Gainera, Brand Financeren arabera, Athletic Club da LaLigako laugarren markarik indartsuena, marketineko inbertsioa, alderdi interesdunen marka-ondarea eta merkataritza-errendimendua ebaluatzen dituzten metriken bidez. Atal honetan, Athleticek 19. postuan jarraitzen du mundu mailan, Aston Villa, Bayer 04 Leverkusen, AS Roma, AFC Ajax, Real Betis edo SL Benfica bezalako taldeen aurretik.