Atzo Reale Arenan egindako aurkezpen-prentsaurrekoaren ondoren, Javi Lopezek bere familia berria ezagutu du gaur arratsaldean. Ezker hegaleko atzelaria ostegunean estreinatu zen Japonian, eta zale txuri-urdinen berotasuna sentitu ahal izan du. Jarraitzaile ugari hurbildu dira Elkano kaleko dendara futbolaria ezagutzera eta autografo eta argazki itxurako oroigarri bat eramatera.