Javi Lopez ofizialki aurkeztu dute gaur arratsaldean komunikabideen aurrean. Jokin Aperribay presidente txuri-urdinarekin batera, kanariarrak ilusio handia agertu du Realaren kamiseta janzteko.
Javi Lopez pozik agertu da bere aurkezpenean: «Gaurkoa oso egun garrantzitsua da niretzat. Eskerrak ematen dizkiot Klubari nigan apustua egin eta jarritako konfiantzagatik. Realarekin bat egitea oso polita da «. Ezker hegaleko atzelariak gaineratu duenez, «Reala beti atentzioa eman didan kluba da. Harrobia, lan egiteko modua… Lehen egunetik interesa agertu didate eta ez nuen zalantzarik izan».
EKITALDIA ZALEEKIN ELKANOKO DENDAN (Asteartea, 18:00 – 19:00)
Zaleek txuri-urdin berria ezagutzeko aukera izango dute bihar Elkano Kaleko dendan.