Harrobiko lau jokalariak nazioarteko txapelketa irabaztea lortu dute luzapenean Herbehereetako selekzioari 2-1 gailendu ostean
Gure harrobiko jokalariek nazioartean arrakastak batzen jarraitzen dute. Harrobiko lehen taldeko jokalariak diren Eunate Astralaga, Daniela Agote eta Oihane San Martin, eta Marina Artero, orain RC Deportivon utzita datorren denboraldian Liga F-n lehiatzeko, 19 urtez azpiko Europako txapeldun izendatu dira.
Guztiek parte hartu dute finalean Herbehereetako selekzioaren aurka luzapenean 2-1 irabazi duten neurketan, eta txapelketa osoan zehar ere protagonismo garrantzitsua ere izan dute. Hain zuzen ere, Daniela Agote txapelketako MVP-a izendatu eta, Eunate Astralaga atezainarekin batera, 19 urtez azpiko Europako Txapelketaren hamaikako onenean kokatu dute.