Gobernu Kontseiluak, Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak proposatuta, sindikatuen funtzionamendurako dirulaguntzen deialdiaren oinarriak onartu ditu gaur, haien ordezkagarritasunaren arabera. Deialdiaren zenbatekoa 1.076.791 eurokoa da.
Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza duten erakunde sindikalak sartu ahal izango dira, eta laguntzak jarduera sindikalaren gastu arruntak finantzatzeko erabili beharko dira, bai eta bulego eta zerbitzuen antolamendurako eta funtzionamendurako beharrezkoak diren gastu guztiak finantzatzeko ere.