PRUEBA
Gobernu Kontseiluak 150.000 euroko dirulaguntza bat onartu du gaur “Arabako Ikusentzunezko SLU” entitatearentzat “Tximist” izeneko proiektuaren bitartez euskarazko edukiak sare sozialetetara (youtube, instagram, tiktok) eta plataformetara (Spotify) hurbiltzeko. Helburua 18 eta 25 urte bitarteko gazteen artean euskaraz kontsumitzeko ohiturak sustatzea da, izan ere, eremu digitala eta aisialdia euskalduntzea dira, besteak beste, datozen urteetako erronkak.
Tximist egitasmoaren bidez, ikus-entzunezko berriak sortuko dira audientzia gazteari zuzenduta. Honako hauek dira aurreikusitako lanak:
- Aktualitatea eta kultur aisialdirako edukiak gazte euskaldunentzat egokitu Instagram eta Tiktok baliatuz.
- Gazte euskaldunen bila atera eta gazteak aipatu diren sareen kanaletara hurbildu, gertuko harremana eta iritzia emateko espazioa eskainiko zaielarik.
- Ahotsa eta foroa eskaini gazteei, podcast eta bideopocastetan murgilduz
- Aipaturiko lanak egiten laguntzeko, harrobia sortu Gasteizen. Ikus-entzunezko edota teknikari ikasketak euskaraz burutu dituzten gazte gasteiztarrentzako hedabide batean lanean aritzeko aukerak landu.