Abuztuaren 6an, asteartean, talde bilbotarrak koltxoneroaren aurka jokatuko du, Aranda de Dueron, 19:30etik aurrera
Neurketa erakargarria izango da talde bilbotarrarentzat, iragan denboraldian hirugarren sailkatuaren aurka neurtuko baititu indarrak. Kirol-ikasturte berriran Madril CFF taldeko entrenatzaile ohia buru izango duen talde koltxoneroak, 8 puntuko abantaila atera zion David Aznarrek zuzentzen duen taldeari eta Txapeldunen Ligako atarikoa jokatzeko sailkapena lortu zuen.
Larunbatean, Tafallan, Liga F-n jokatzen duen SD Eibarren aurkako lagunartekoaren osteko bigarren proba izango da honakoa. Ostera, abuztuaren 10ean, talde zuri-gorriak Coruñan jokatuko den Teresa Herrera Trofeoan parte hartuko du, etxeko taldea den Deportivo Abanca izango du aurkari.
Aranda de Dueroko Udala eta emakumezkoen taldea duen Arandina CF kluba buru-belarri aritu dira Burgosko herri honetan goi mailako norgehiagoka hau bertan joka dadin.