Javier Hurtado sailburuak aurreratu du turismo-zerga

0

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua elkarrizketatu dute gaur Herri Irratian. Bertan, legegintzaldi berrirako helburuei buruz hitz egin du, eta egonaldi turistikoen gaineko zergari, Turismoaren Legeari, etxebizitza turistikoei eta merkataritzaren egoerari buruz galdetu diote.

Egonaldi turistikoen gaineko zergari dagokionez (6 hilabeteko epean aurkezteko konpromisoa hartu da). Era berean, nabarmendu du zergak finalista izan behar duela sektorearen eta udalerrien hobekuntzan eragina izateko.

Gainera, gogorarazi du legealdi honetarako helburu bat Turismoaren Lege berria garatzea dela, 2016koa eguneratzeko, «nazioartean aintzat hartzen ditugun turismo iraunkorreko estrategia eta politiken buruan egoten jarraitzeko, baita gure Turismoaren Kode Etikoan ere, dagoeneko 800 enpresa baino gehiago atxiki baitzaizkio horri».