Realak bere hanketan minutuak pilatzen jarraitzen du. Txuri-urdinek beste lagunarteko bat jokatu dute gaur arratsaldean Zubietan CA Osasunaren aurka eta gorritxoek 1-2 irabazi dute. Exijentzia handituz doa, gaur ikusi dugun bezala Lehen Mailako aurkari baten aurrean, liga hasierari begira sentsazioak hartzen joateko balio izan duen proba batean.
Lehen zatia oso parekatuta egon da eta gol aukera handirik gabe. Lehenengoa nafarrek izan dute Jose Arnaizen eskuinkada batekin. Etxekoena Beckerren erdiraketarekin eta Sadiqen errematearekin iritsi da. Bigarren zatian, jokoa berriz hasi bezain laster, kanpokoek aurrea hartu dute Budimirrek sare barrura bidali duen Aresoren zentroarekin. Gotik berdinketa lortu du handik gutxira, Martinen pase sakona aprobetxatuz. Budimirrek, banakako beste ekintza handi batean, 1-2koa jarri du ezkerkada on batekin.
Hirugarren proba honen ondoren, txuri-urdinek larunbatean Frantziara bidaiatuko dute astea test berri batekin amaitzeko, oraingoan Stade Rennais FC taldearen aurka.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Marrero, Odriozola (H. Traoré, min. 46), Martín (Rupérez, min. 66), Zubeldia (kap.) (Aritz, min. 46), Javi López [Gómez, min. 46 (Balda, min. 66)], G. de Zárate (Gorrotxategi, min. 46), Olasagasti (Marín, min. 46), Brais Méndez (Goti, min. 46), Becker (Take, min. 46), Magunazelaia (Dadie, min. 66) eta Sadiq (Carlos Fdez., min. 46).
CA Osasuna: S. Herrera, Areso (Nacho Vidal, min. 78), Catena (Unai García, min. 78), Herrando, Juan Cruz (Abel Bretones, min. 67), Torró, Iker Muñoz (Diego Moreno, min. 84), José Arnaiz (R. Peña, min. 58), Moncayola (kap.) (Ibáñez, min. 67), Moi Gómez (Rubén García, min. 58) eta Budimir (Raúl, min. 67).
Golak: 0-1: Budimir, min. 49; 1-1: Goti, min. 54; 1-2: Budimir, min. 64.
Epaileak: Etayo Herrera. Txartel horia erakutsi dio etxeko G. de Zárateri.