Luka Sučić: «Klubaren kalitatea izugarrizkoa da»

0

Gaur Luka Sučićek txuri-urdin moduan bizi du bere lehen eguna. Kroaziako futbolaria atzo iritsi zen Donostiara eta gaur, kontratua sinatu ostean, Imanol Alguacilen aginduetara aritu da Zubietan lehen lan saioan. Entrenamendua amaitu ondoren Real Sociedad TVrekin izan da. Erdilaria pozik agertu da Realera joateagatik eta gure artean egonaldi arrakastatsua izatea espero du.