Sučić, jokalari txuri-urdin berria

0

Reala eta FC Salzburg akordio batera iritsi dira Luka Sučić talde txuri-urdinean jokatzeko. Realak, era berean, 28-29 denboraldia amaitu arte lortu du akordioa jokalari kroaziarrarekin. Sučić atzo iritsi zen Donostiara eta gaur goizean bertan entrenatuko da bere taldekide berriekin Zubietan.

Talentua eta etorkizuna zelai erdirako
Luka Sučić 2002ko irailaren 8an jaio zen Linzen (Austria). Kroaziako futbolariak FC Salzburgen egin du bere ibilbide osoa. Beheko maila guztietatik igaro ondoren, hemezortzi urterekin egin zuen debuta lehen taldearekin. Austriako klubean egin dituen hiru denboralditan 128 partida jokatu ditu, 18 gol sartu eta 19 asistentzia eman. Internazional absolutua Kroaziarekin, ezker erdilari talentudun honek 10 partida jokatu ditu selekzioarekin. Orain Realera iritsi da zelai erdiari kalitate gehiago gehitzeko. Ongi etorri, Luka.