Amaia Barredok Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaiak zoriondu ditu «bereziki 61 kontzejuetan bizi direnak, lehen sektorearekin lotura duten»

0
PRUEBA
  • Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak Zeledon´i Migel Deunako balkoian egindako harreran parte hartu du
  • Erakundeetako beste ordezkari batzuekin eta Nerea Melgosa eta Javier Hurtado kontseilariekin batera

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Amaia Barredo Sailburuak Zeledoni San Miguel balkoian egindako harreran parte hartu du, euskal hiriburuko jaien hasieran, erakundeetako beste ordezkari batzuekin batera, hala nola Maider Etxebarria alkatea, Ramiro González ahaldun nagusia, Irma Basterra Arabako Batzar Nagusietako presidentea eta Nerea Melgosa, Susana García eta Javier Hurtado sailburuak.

Barredok jaiak zoriondu dizkie Gasteizko eta Arabako gizarte osoari eta, «bereziki, lehen sektorearekin lotura duten 61 kontzeju edo tokiko erakunde txikiagoek administratiboki antolatutako 63 biztanleguneetan bizi direnei».

Iñaki Kerejazu, San Viator ikastetxeko lehen hezkuntzako maisua, Zeledon berria da, Gorka Ortiz de Urbina´ren ondorengoa. Bere  garaian Zeledon Txikiren papera egin zuen eta Zeledoni Posta kaletik San Migelgo balkoira igotzen laguntzen zion Blusen lokarriaren parte ere izan da. Kerejazu Hegotarrak kuadrillako kidea da eta gaur Urbinako txapela jantzi du.

Zeledonen jaitsieraren ondoren, Amaia Barredo eta Nerea Melgosa San Migel elizan ospatu ohi diren Andre Maria Zuriaren Bezperetan izan dira.

Alazne Rubio eta Ioritz Esperanza Edurne eta Zeledon Txiki izango dira bihar Andre Maria Zuriaren jai hauetan. Ioritz Txolintxoko blusa da eta Alazne Gautarrak taldeko neska, Gasteizko koadrilarik gazteenetakoa. Biek 13 urte dituzte.