Bueltan da harmaila bisitaria LaLiga EA Sports-eko 16 klubekin

0

Denboraldia hasteko aste gutxi falta direnean, LALIGA EA SPORTS-eko 20 klubetatik 16k harmaila bisitariaren prezioa arautzeko akordioa sinatu dute berriro, eta konpromisoa hartu dute gutxieneko 300 sarrerako kupo finkoa eskaintzeko, gehienez ere 30 euroko prezioan.

Elkarrekikotasun printzipioak arautzen duen akordio honek, zaleei neurketetara prezio merkean sartzeko aukera emateaz gain, jarraitzaileen desplazamendua sustatu nahi du, etxetik kanpo jokatzen dituzten lehietan euren taldeei babesa emateko.

“Harro gaude harmaila bisitarien bigarren denboraldia iragartzeaz. Kluben eta zaleen erantzuna oso ona izan da lehenengo edizioan eta aurten ere zenbaki errekorrak lortuko ditugula espero dugu”, ziurtatu du Victor Martin LALIGAko Presidentzia Kabineteko buruak.

Harmaila bisitariaren parte izango diren klubak:

  1. Athletic
  2. Atletico Madril
  3. Osasuna
  4. Leganes
  5. Deportivo Alaves
  6. Bartzelona
  7. Girona
  8. Getafe
  9. Celta
  10. Mallorca
  11. Betis
  12. Erreala
  13. Valladolid
  14. Sevilla
  15. Las Palmas
  16. Valentzia

Aliantza 2024/25 denboraldiko lehen egunean jarriko da martxan, eta urte osoan egongo da aktibo.

Herentzia arrakastatsua

Aurreko denboraldian lortutako arrakastaren ondoren hasiko da Harmaila Bisitariaren akordioa. Pasaden denboraldian, 60.000 sarrera inguru erosi zituzten zaleek jokatu ziren 271 neurketetarako. Sarrera horien batez besteko prezioa 29 €-koa izan zen.

2023/24 denboraldian, Betis (5.918), Sevilla (5.101), Atletico Madril (5.032), Athletic (4.870) eta Las Palmaseko (4.752) jarraitzaileek erosi zituzten sarrera gehien.

LALIGA-ren inguruan

LALIGA munduko futbol ekosistemarik handiena da. Izaera pribatuko kirol-elkartea, LALIGA EA SPORTS-eko 20 futbol-klubek eta LALIGA HYPERMOTION-eko 22 klubek osatzen dute, futbol-lehiaketa profesionalak eta nazionalak antolatzeaz arduratzen da. 200 milioi jarraitzaile baino gehiago ditu sare sozialetan eta kirol-propietate guztien artean nazioarteko sarerik zabalena du; 41 herrialdetan dago, Madrilen (Espainia) egoitza duten 11 bulegoren bidez. Elkarteak FUNDAZIOA-ren bidez egiten du bere gizarte-ekintza, eta adimen urritasuna duten futbolarientzako lehiaketa bat duen munduko lehen liga da: LALIGA Genuine.