Hasi da Euskal Ligako kadeteen denboraldiaurrea

0

Mailako liga irailaren 8an hasiko da

Euskal Ligan parte hartuko duen kadete mailako taldeak gaur hasi ditu entrenamenduak Ipuruako Anexo zelaian.
Taldeak Ibon Hernando izango du entrenatzaile, eta hilabete izango du txapelketaren hasiera prestatzeko, irailaren 8rako aurreikusita baitago.
Denboraldiaurrean Portugalete (abuztuaren 17an Unben), Antiguoko (abuztuaren 21ean Unben), UD Logroñés (abuztuaren 24an Unben), SD Leioa (abuztuaren 28an Sarrienan) eta Deportivo Alavesen (abuztuaren 31n Unben) aurka jokatuko dute.

 

TEKNIKARIEN KIDEGOA
• Ibon Hernando (entrenatzailea)
• Xabier Garmendia (2. entrenatzailea)
• Asier Martínez de Lagos (Prestatzaile fisikoa)
• Javier Izagirre (Atezainen entrenatzailea)
• Sara Vivanco (Fisioterapeuta)