Nerea Bengoa, sendotasuna Deportivo Alavesen atzealderako

0

Emakumezkoen Deportivo Alavesek akordioa lortu du Athleticekin Nerea Bengoaren lagapenerako 2025eko ekainera arte. 23 urteko leioarra atzealde urdin-zuriari indarra eta sendotasuna emateko iritsi da Gasteizera.

Nerea Bengoa Gazteluk (Leioa, Bilbo, 2001eko maiatzaren 14a) Leioan hasi zuen bere futbol ibilbidea, beheko maila guztietatik igaro ondoren, 15 urterekin lehen taldearekin debuta egin arte. 2016/2017 denboraldian Athleticekin sinatu zuen garai hartan 2. mailan zegoen filialean jokatzeko. Bertan mantendu zen 2019. urtera arte, Bizkerre taldera joan zen arte. Pasaden denboraldian Athleticeko filialera itzuli zen, RFEF-ko Lehen Mailan arituz.

Bere tamainaz haratago, Nerea sendoa eta indartsua da, ondo ibiltzen da aireko jokoan eta baloi luzeetarako kolpe bikaina du. Azkar eta ausart, berehala jarriko da Andrea Estebanen aginduetara.