Akordioa Deportivo Alavesen eta Facundo Garcesen artean

0

Deportivo Alavesek Facundo Garces atzelari argentinarraren zerbitzuak eskuratu ditu 2028ko ekainera arte. Abenduaren 31ra arte Club Atletico Colonekin kontratua duen jokalariak akordioa lortu du klub babazorroarekin, baina urtarrilaren 1era arte itxaron beharko du diziplina urdin-zurian sartzeko.

24 urteko atzelaria (Santa Fe de la Veracruz, 1999) talde argentinarreko beheko mailetan hazi zen, lehen taldearekin 129 neurketa jokatuz Liga, Kopa eta Libertadoresen artean.

Defentsan sendotasuna, altuera estrategia jokaldiak garatzeko eta baloi irteera ona dira datozen hilabeteetan atzealde urdin-zuria indartzeko Arabako hiriburura iritsiko den Garcesen bertuteetako batzuk.