Eric-ek Eibarrekin berritu du 2027ra arte

0
PRUEBA

Harrobiko armagina Klubekoa da kadete adinetik

Eric Perezek 2027ko ekainera arte luzatu du kontratua Eibarrekin.

Harrobiko armaginak ezker muturrean jokatzen du, Eibarreko kidea da kadete adinetik, eta denboraldiaurre osoa egiten ari da lehen taldearekin. 2023-2024 denboraldian lehen taldeko entrenamendu-dinamikan sartu zen eta Joseba Etxeberriak deitu zuen zenbait partidatarako.
Eric (Ermua, 2001) Eibarreko oinarrizko futboleko talde guztietako kide izan da, eta aurreko denboraldian Bigarren RFEF mailara igotzea lortu zuen bigarren taldeko kide izan zen.