Harrobiko lau jokalarik Bigarren FEB-ean jokatu dute Clavijorekin

0

Joseba Querejeta, Vit Hrabar, Aleksandr Savkov eta Seydina Limamulaye talde Errioxarrean arituko dira datorren denboraldian.

Baskoniak eta Clavijok elkarrekin lan egingo dute datorren denboraldian. Talde gasteiztarreko lau jokalarik; Joseba Querejeta, Vit Hrabar, Aleksandr Savkov eta Seydina Limamulayek Bigarren FEB-ean (Zilarrezko LEB) lehiatuko dute, bere formakuntzarekin Logroñoko klubean jarraituz.

Joseba Querejetak EBA Ligan jokatu zuen pasaden denboraldian talde arabarrarekin, batez beste, 10,7 puntu, 6,6 asistentzia eta 14,5-eko balorazioa erdietsiz. Gainera, Querejetak lehen taldearekin egin zuen debuta Endesa Ligan.

Bestalde, gaur egun Esloveniako selekzioarekin 18 urtez azpiko Europako Txapelketa jokatzen ari den Vit Hrabarrek, bere lehen minutuak jokatu zituen Europako txapelketa nagusian pasaden otsailean, Baskoniako bigarren jokalaririk gazteena izanik Euroleaguen debuta egiten.

Aleksandr Savkov, Pavel Savkov harrobiko jokalariaren anaia, Miguel Angel Hoyok zuzentzen duen taldeko jokalari garrantzitsuenetako bat izan da. Orain arteko bere neurketarik onenean, Savkovek 40 puntu, 8 errebote eta 44-ko balorazioa erdietsi zuen.

Seydina Limamulaye hegal-pibot senegaldarrak 9,2 puntu, 7,6 errebote eta 12-3ko balorazioarekin itxi zuen denboraldia, baskoniako filialeko hirugarren jokalaririk nabarmenena izanik.

Gainera, entitate urdin-gorriak eta Clavijok elkarrekin lan egingo dute Errioxako klubaren estrategia eta plangintza zehazteko. Saski Baskoniatik eskerrak eman nahi dizkiogu bere prestutasunagatik eta zorterik onena opa nahi diegu datorren denboraldirako.