Hugo Rinconek 2028ra arte berritu du Athletic-ekin

0

Jokalari zuri-gorria kadete mailan iritsi zen Lezamara

Athletic Clubek eta Hugo Rinconek akordioa erdietsi dute euren arteko lotura 2028ko ekainaren 30era arte luzatzeko.

Hugo Rincon (2003) kadete mailan iritsi zen Athleticera eta Lezamako prestakuntza etapa guztiak igaro ditu. Iragan denboraldian, LaLiga eta Koparen artean, 13 partida ofizialeko lehen taldearen deialdian sartu zen, baina ez zuen debutatu.

Atzelaria Ernesto Valverderen aginduetara lehen taldearekin batera denboraldiaurrea egiten ari da, eta teknikariak minutuak eman dizkio taldeak Burgos CF, Real Racing Club eta Sporting CP taldeen aurka jokatu dituen lehen hiru lagunartekoetan.