Informazio-oharra: intsektuak hiltzeko jarduketa

0

Udaleko Garapen Jasangarria eta Ingurune Naturala Arlotik jakinarazten da, abuztuaren 7an (asteazkena), gauez, eremu horretako intsektu-hilketa berriro egingo dela (Albeniz, Mariaren Bihotza eta Magallanes kaleetan). Lan horretan, ingurua ikuskatu eta produktu intsektizida bat erabiliko da, lainoztatze mugatu bidez, intsektuen (labezomorroen) egote- eta babes-lekuetara zuzenduta.

Aplikazio-jarduketa bitartean eta ondorengo orduetan, mesedez, arreta berezia jarri haurrak eta etxeko animaliak (txakurrak, etab.) erabilitako produktuarekin kontaktuan egon ez daitezen.

Era berean, herritarrei gogorarazi nahi diegu oso garrantzitsuak direla hurrengo puntu hauek: zabor-poltsak horretarako prestatutako lekuetatik kanpo ez uztea; bide publikoan animaliei jaten ez ematea; harrasketatik eta komunontzietatik isurtzen diren hondakin organikoak ahalik eta gehien murriztea; eta gune pribatuak behar bezala mantentzea. Horrela, intsektu horiek sortzen dituzten eragozpenak eta arazoak saihestuko ditugu neurri handi batean.

Horri buruzko kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri harremanetan Udaleko Garapen Jasangarria eta Ingurune Naturala arloarekin.